2011/12/22

2011ko gabon saskiaren zozketa!

Kaixo denoi!

Hurrengo bideoan ikus dezakezue zozketan irabazle irten den zenbakia.

Txartel irabazlea daukanak ez ahaztu larrabetzuracing@gmail.com helbidera idazten!

Gabon zoriontsuak igaro!

2010/12/22

Gabon saskiaren zozketa

Gaur, abenduak 22, gabon saskiaren zozketa ospatu dugu, oraingo hontan, bideoan ikusi ahal duzuen bezala, irabazlea 454 zenbakia izan da.

Zenbaki hau zeuk badaukazu deitu zenbaki honetara ahalik eta arinen!

2010/11/11

Larrabetzuko Auto Klasikoen II. Erakusketa


Aurten ere ihazko exitua dela eta berriz errepikatuko dugu auto klasiko desberdiñen erakusketa.
Pasadan urtean bezala autoak plazan batuko dira, 10:30etatik aurrera, bertan txosna txiki bat izango duzue, edari bero bero batzuk eta pintxo desberdiñak dazta ditzazuen!
20 urte baino gehiago diteun auto bat baldin badaukazu animatu eta etorri Larrabetzura Abenduak 12an!

2010/06/30

Larrabetzuko II. Motorren Kontzentrazioa




Aurten ere, ihaz izan genuen giro ezin hobea ikusita, Larrabetzuko Motorren II.en kontzentrazioa ospatuko dugu.

Ekitaldiak uztailaren 17an izango du eguna, eta orain urte bete bezala kostaldetik emango dugu ordu terdi inguruko bueltatxo bat, ordu bata inguruan berriro Larrabetzura itzultzeko eta luntx txiki batez indarrak errekuperatzeko.

Hemen daukazue beharrezko informazioa:

  • EGUNA: Uztailak 17
  • ORDUA: Goizeko 11:00etan
  • LEKUA: Larrabetzuko plazan